Argazkia: SD Leioa

Vídeo

SD LEIOA 1-1 SANSE

Sari gutxi

Vídeo

Sansek bana berdindu du gaur arratsaldean Sarrienan Leioaren aurka, gutxiagotik gehiagora joan diren partidan eta hiru puntuak lortzeko aukera argiak izan ostean.

Lehen zatia oso parekatua izan da, gure filiala baloiaren jabetzarekin baina bizkaitarren arean arriskurik sortu gabe. Atezainaren aurrean bakarrik utzi dute Lobete pare bat jokaldietan, baina jokoz kanpo egoteagatik baliorik gabe geratu dira. Gutxi gehiago txuri-urdinen aldetik. Etxekoek izan dute lehen zatiko aukera bakarra, Cabralen errematearekin, Ruiz-Zeberiok bikain urrundu duena.

Bigarren zatia, aldiz, oso ezberdina izan da. Bizkaitarrek aurrea hartu dute lehen aukera arriskutsuan, Diosek aldaratze bat aprobetxatu eta, ezkerkada batekin, markagailua irekiz. Baina bost minutu pasatxoan, etxekoak bederatzi jokalarirekin geratu dira eta txuri-urdinek aurrera pausoa eman dute. Berdinketa berehala iritsi da, Garridoren burukada on bati esker. Azken ordu erdian gure filialak aukera asko izan ditu garaipena lortzeko, era guztietakoak: Navarrok baloia langara, Lobeteren errematea etxekoek atepetik aterata, Agirreren jaurtiketa kanpora gutxigatik… baina asmatu gabe. Pena bat, partida alde jarri zelako.

Txuri-urdinak laugarren postuan jarri dira Sarrienan puntu hau lortu ondoren. Datorren astean atseden hartzea tokatuko zaie eta, bi aste barru, Laredo bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

SD Leioa: Iturrioz, Berasaluze, Goti (M. Sanchez, min. 93), Garai, Yurrebaso (Mayordomo, min. 93), Cabral (Guijarro, min. 75), Albisua, Dios (Etxebarria, min. 58), Morante, Marce eta Segado.

Sanse: Ruiz-Zeberio, Petxarroman, Gonzalez de Zarate, Arambarri (Blasco, min. 91), Ezkurdia (Garrido, min. 63), Olasagasti (Aguirre, min. 63), Veiga (Aranzabe, min. 51), Turrientes, Alkain, Navarro eta Lobete.

Golak: 1-0: Dios, min. 47; 1-1: Garrido, min. 64

Epailea: Angelov Borisov. Txartel horia erakutsi dio etxeko Yurrebasori. Etxeko Morante (min. 49) eta Berasaluze (min. 57) kanporatu ditu txartel hori bikoitza erakutsi ostean bakoitzari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!