DEPORTIVO ALAVES 1-1 REAL SOCIEDAD

Sari gutxi

Vídeo

Realak puntu bat lortu du arratsalde honetanan Mendizorrotzan. Nahiz eta hobeak izan, txuri-urdinek ez dute nagusitasun hori berdean islatu eta bigarren zatian etxekoen aldeko penalti batek Januzajen hasierako gola berdindu du.

Alaves hasieratik aritu da, eta Realak zailtasunen bat izan du bere ohiko jokoa egiteko. Baina ordu laurdenera, kanpokoen espazioekin egindako lehen erasoan, Porturen atzeranzko pasea Januzaj sarera bidali du. Babazorroek Riojaren bolea on batekin erantzun dute, baina ahalegin akrobatikoa kanpora joan da. Realak bigarrena gertu izan du Isaken jokaldi on batean. Bere jaurtiketa Owono Realeko harrobiko jokalari ohiak desbideratu du. Atsedenaldiaren atarian, Isakek beste aukera argi bat izan du, Guardiak oztopatuta, zutoinera bidali duena.

Bigarren zatian ez zen ia ezer gertatzen ari, area barruko lehia batean Del Cerrok penaltia adierazi duenean. Joseluk berdindu egin du hamaika metroetatik. Golak ez du markagailua bakarrik berdindu, baita jokoa eta nagusitasuna ere. Edgar eta Merinoren tiro pare bat ez dira atetik urrun egon.

Zapore gutxiko puntua. Txuri-urdinek garaipena nahi zuten eta berdinketarekin konformatu behar izan dute. Jarraitu egin behar da. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Deportivo Alaves: Owono, Martin (Edgar, min.46), Laguardia (kap), Lejeune, Duarte, Loum, Toni Moya, Rioja, Ivan Martin, Miguel (Sylla, min.73) eta Joselu.

Real Sociedad: Remiro, Aritz (kap), Zubeldia (Pacheco, min, 82), Le Normand, Rico, Guevara (Zubimendi, min.82), Merino, Silva (Sorloth, min.76), Barrenetxea (Januzaj, min.6), Portu (Djouahra, min.76) eta Isak.

Golak: 0-1: Januzaj, min.14. 1-1: Joselu (pen), min.58.

Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horia erakutsi die etxeko Laguardia, Edgar eta Riojari eta kanpoko Zubeldia, Silva eta Januzaji.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!