Gure hirugarren taldeak bana berdindu du Naxara CDren aurka La Saleran jokatutako partidan. Reala Ck intentsitate handiz hasi du neurketa eta markagailuan aurrea hartzeko aukera ugari izan ditu. Kortajarenak area ertzetik egindako jaurtiketa baten bitartez izan du lehen minutuetako argiena. Marrerok etxekoen aukera bakarra zapuztu du handik gutxira: Naxarako aurrelaria atezain gipuzkoarraren aurrean gelditu da baina ezin izan du lehenengoa sartu. Orobengoa izan da markagailua estreinatu duena, Kortajarenaren jaurtiketaren ondoren area barruan egindako aldaratze bat aprobetxatuz. Merezitako gola. Hortik aurrera, gipuzkoarrek nagusi izaten jarraitu dute, eta errenta handitzeko aukera izan dute hainbat hurbilketa arriskutsutan, baina arrakastarik gabe. Atsedenaldian, aurretik markagailuan.
Atsedenaldiaren ostean, partida parekatu egin da, eta ez da ikusi gipuzkoarrek lehen zatian izan duten nagusitasuna. Hala ere, abaguneak ez dira iritsi, 66. minutuan epaileak etxeko taldearen aldeko penaltia ezarri duen arte. Miguelek, hamaika metrotik, ez du barkatu. Bi taldeek garaipenaren gola bilatu dute partidako azken minutuetan, baina bietako batek ere ez du gola sartzeko adina egin. Berdinketa horrek zapore gazia utzi du partida osoan zehar egindako ahaleginaren ondoren, baina ziur balio handia izango duela hurrengo jardunaldian hiru puntuak lortzen badituzte. Datorren astean AD San Juan-en zelaia bisitatuko dute hiru puntuak berriz lortzeko. Aurrera Reala!
Fitxa teknikoa:
Naxara CD: Fermin, Quirino, Miguel (kap.) (Mario, min. 78), Orodea (Javi Martinez, min. 61), Sergio Tamayo (Rafa Llop, min. 61), Ochoa, Rojo, Madero (David, min. 61), Joseba (Raul, min. 78), Maiso eta Loza.
Real C: Marrero, Beitia, Sukia, Azurmendi, Zubillaga, Gorrotxategi, Kortajarena, Dadie (Garzon, min. 68), Arzak (Lespinasse, min. 58), Teijeira (Balda, min. 58) eta Orobengoa (Ruiz, min. 68).
Golak: 0-1: Orobengoa, min. 24; 1-1: Miguel (p.), min. 66.
Epailea: Munarriz Mateos. Txartel horia atera die etxeko Maiso eta Josebari eta kanpoko Teijeira eta Sukiari.