REAL SOCIEDAD 2-2 REAL BETIS

Sari gutxi

Vídeo

Realak 2-2 berdindu du Real Betisen aurka intentsitate handiko eta hiru puntuak lortzeko aukerak izan dituen neurketan.

Partida berdintasunez hasi da eta bi taldeentzako aukerekin. Lehenbiziko aukera kanpoko taldearentzat izan da, Letek arazorik gabe hartu duen Babajideren urruneko errematearekin. Txuri-urdinek berehala erantzun dute, eta bi abisu eman ondoren, Amaiurrek izan du lehen aukera garbiena banako jokaldiarekin Malena atezainaren aurrean gelditu eta errematatuz. Bisitariak urrutitik saiatu dira berriro, oraingoan arrisku handiagoarekin, Asantewaaren erremate indartsu baten ondoren, makila ukituz joan da jaurtiketa. Txuri-urdinak izan dute domeinua hurrengo minutuetan eta hortxe iritsi da neurketako lehen gola: Gabyk hutsunera egin du pasea, Franssik ezker hegalean jaso eta Amaiurrek ez du atearen aurrean barkatu atsedenaldiaren aurretik markagailua estreinatuz. Azken jokaldietan aldiz, kanpoko taldeak berdinketa lortu du Ángela Sosak egindako jaurtiketa gurutzatu baten bitartez.

Bigarren zatia hasi eta gutxira kanpoko taldeak aldea handitu du markagailuan. Ángela Sosak kornerra atera, area barruan baloia bakarrik gelditu, Lelek jaurti eta barrura joan da baloia. Handik gutxira aldiz, Natalia Arroyoren taldearen erantzuna iritsi da, Andreia Jacintok Realarekin egin duen lehen gola eginez. Jolakaria Real Betisen atearen aurrean gelditu da eta sareetara bidali du baloia jaurtiketa indartsu batekin. Talde txuri-urdinak gol gehiago egiteko aukera izan du, Franssik izan du garbiena, langaren gainetik joan den jaurtiketa batekin. Natalia Arroyorenek ezin izan dute markagailuko tartea handiko partida amaitu aurretik.

Aste honetan Txapeldunen liga itzuliko da Realarentzat. Natalia Arroyorenak lehen norgehiagokan lortutako emaitzari buelta eman beharko diote multzoen fasera sailkatzeko.

 

Fitxa teknikoa

Real Sociedad: Lete, Allegra (Jade, min. 58), Tejada, Vanegas, Bernabé, Maddi ((cap.) Gemma, min. 58), Cecilia (Jensen, min. 46), Gaby G. (N. Eizagirre, min. 58), Andreia, Amaiur (Mirari, min. 78) eta Franssi.

Real Betis: Malena, Valle, Dorine, Paula (Carmen A., min. 62), Matilde, Noelia Salazar, Rosa M., Leles (V. Quiles, min. 51), Asantewaa (Lucía León, min. 51), Ángela Sosa (cap.) eta Babajide (Lidia S., min. 83).

Golak: 1-0: Amaiur, min. 36; 1-1: Ángela Sosa, min. 43; 1-2: Leles, min.49; 2-2: Andreia, min. 58.

Epailea: Xiomara Díaz (laugarren epaileak ordezkatu behar izan du lesio baten ondorioz, Irene Lopez, min.74). Txartel horia etxeko Gaby G.-ri eta kanpoko Rosa M.-ri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!