REAL SOCIEDAD 2-2 SEVILLA FC

Sari gutxiko berdinketa

Vídeo

Realak partida oso ireki batean bina berdindu du Zubietan, Sevilla FCren aurka, denetarik gerta zitekeen lehian.

Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, baina ez dute sakontasun handirik izan. Sevillarrenk, bestalde, kontraerasoan saiatu dira askotan. Etxekoen gola Nerea Eizagirreren jokaldi pertsonal batean iritsi da, aurkari batzuk atzean utzi ditu eta area barrutik errematatu ostean bere taldea markagailuan aurreratzeko. Ospatzeko ia denborarik gabe iritsi da berdinketa, Colemanek ezkerretik sartu eta atzera pasea egin ondoren, Pinaren errematearekin norgehiagoka berdintzeko. Ezer gutxi gehiago lehen zatian.

Gipuzkoarrak ideia berarekin atera dira aldageletatik igaro ostean, garaipena bilatzeko helburuarekin. Kanpokoen arriskua, berriz ere kontraeraso batean. Paynek, hogei metrotik gora egin eta area barrura sartu ostean, ate gainetik bidali du baloia. Eta handik gutxira, txuri-urdinen gola, Palaciosen bidez, area barruan aldaratze bat aprobetxatuz bigarrena sartu du. Hurrengo jokaldian Amaiurrek garaipena bideratu ahal izan du, baina bere errematea kanpora joan da gutxigatik. Eta hiru eta batetik binakora. Colemanek, pase sakon baten ostean, ez du barkatu erremate on batekin. Txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute amaierara arte, baina gertuago izan dute hirugarren gola sevilarrek donostiarrek baino, Gabarrok zutoinera bidalitako errematearekin.

Sari gutxiko berdinketa gipuzkoarrentzat seigarren postuan kokatzeko. Asteazken honetan, hegoaldera bidaiatuko dute, Sporting Huelvaren aurka jokatzeko. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, N. Mendoza, Tejada, Nuria R., Maitane (Itxaso, min. 80), Gemma, Amaiur (Nahikari, min. 70), Palacios (Cecilia, min. 80), N. Eizagirre eta Franssi.

Sevilla FC: Noelia Ramos, Deza, Calderon, Pina (Pinel, min. 87), Virginia Garcia (Rivero, min. 87), Payne (Delgado, min. 87), Belinda, Kerlernas (Gabarro, min. 63), Coleman (Franco de la Vega, min. 75), Toro eta Albarran.

Golak: 1-0: N. Eizagirre, min. 26; 1-1: Pina, min. 28; 2-1: Palacios, min. 56; 2-2: Coleman min. 58

Epailea: Fernandez Ceferino. Txartel horia erakutsi die kanpoko Noelia Ramos eta Dezari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!