Realeko emakumezkoen bigarren taldeak ezin izan du punturik batu Zubietan, Athletic Cluben bigarren taldearen aurka jokatutako derbi parekatuan. Txuri-urdinek indartsu eta nagusi ekin diote neurketari, eta lehen zatian aukera garbi ugari sortu dituzte. 21. minutuan iritsi da saria: Aranburuk area barruan geratu den baloi solte bat baliatu du markagailua irekitzeko eta etxekoak aurretik jartzeko. Donostiarrak estutzen jarraitu dute, eta aldea handitzeko aukerak izan dituzten arren, atsedenaldira 1-0eko emaitzarekin heldu dira.
Bigarren zatian, antzeko gidoia mantendu da eta Reala izan da neurketaren gidaritza hartu duena. Hala ere, 59. minutuan Athleticek berdinketa lortu du area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu baten bidez. Gol horrek bizkaitarrak biziberritu ditu, eta oreka izan duten minutu batzuen ondoren, berriro ere urruneko jaurtiketa batekin asmatu dute, Realeko atezaina harrituz eta azken 1-2koa ezarriz.
Gipuzkoarrak markagailua aldatzen saiatu diten arren, emaitza ez da aldatu eta garaipena Bizkaiara joan da. Hurrengo hitzordua irailaren 21ean izango da, igandean, 12:30ean Real Avilés Industrialen aurka; bertan, Zubietakoek denboraldiko lehen garaipena lortzen saiatuko dira.
Fitxa teknikoa
Real Sociedad B: Mendiburu (Berganza, min. 42), Etxebeste, Soroa, Azpirotz, Etxeberria, Carrera, Zunzunegui, Aranburu (Mugabure, min. 65), Arrondo, Chacón (El Amraoui, min. 54) eta Murillo (Ibarguren, min. 82).
Athletic Club B: Vega, Alfaro, Balerdi (Baigorri, min. 70), Benito, Martín, Gandiaga (Lekue, min. 45), Redondo (Arechavala, min. 85), Pargaray (Fernández Vidal, min. 45), Hormaetxea, Torrontegui (Fernández H., min. 64) eta Fernández.
Golak: 1-0: Aranburu (20’); 1-1: Hormaetxea (60’); 1-2: Redondo (77’).
Epailea: Rebollo Valdivia. Etxeko Etxebeste eta kanpolo Balerdi eta Alfaro zigortu ditu.