REAL C 2-3 GERNIKA

Saririk gabeko esfortzua

Vídeo

Gure hirugarren taldeak bi eta hiru galdu du gaur eguerdian Gernikaren aurka. Gernikarrak hobeto sartu dira partidan, eta aukera garbienak izan dituzte partidako lehenengo minutuetan. Hala ere, Real Ck ez du partidako haria galdu eta minutuek aurrera egin ahalaz bat baloiaren jabe izan eta partida kontrolpean izatea lortu du. Horrela iritsi dira lehenengo zatiko azkenengo minutuetan talde txuri-urdinaren aukera garbienak. Lehenengo Agirrek, aukera bikoitz batekin, eta ondoren Marinek, Gabilondoren erdiraketa eder bat ezin errematatuta, izan dute talde gipuzkoarra markagailuan aurreratzeko aukera. Lehenengo zatia huts eta hutseko berdinketarekin amaitu da azkenean.

Bigarren zatia nahiko berdinduta hasi da, inork ez baitu eduki gola sartzeko aukera garbirik. Lehenengo ordu laurdena igarota iritsi da partidako lehenengo gola, Koldok, Gernikako atzelariak, errematatutako korner baten ondorioz. Hala ere, Real Ck ez ditu besoak jaitsi, eta berdinketaren bila jarraitu du. Baina partida amaitzeko hamar minuturen faltan Pachecok gernikarren bigarrena egin du kontraeraso garbi bat baliatuz. Talde txuri-urdinak lanean jarraitu du eta lehenengo Reciok 88.minutuan buruz egindako erremate bati esker eta ondoren Kortajarenak aldaratze bat baliatuz berdinketa ezarri dute markagailuan. Partidak berdinketan amaituko zuela ematen bazuen ere, Alejandrok area ertzetik egindako jaurtiketa bati esker talde bizkaitarraren hirugarren eta azken gola sartu. Azkenean galdu egin du gure hirugarren taldeak eta partidan zehar eginiko lanak ez du saririk izan. Datorren jardunaldian Logroñes Bren etxea bisitatuko du talde txuri-urdinak hiru puntuen bila.

 

Fitxa teknikoa:

Real C: Marrero, Gabilondo (kap.) (Cortes, min. 85), Recio, Cantero, Zubillaga (Gorrotxategi, min. 71), Kortajarena, Agirre (Teijeira, min. 71), Rodriguez, Balda (Dadie, min. 57), Lespinasse (Azkune, min. 57) eta Marin.

Gernika: Izpizua, Aguirre, Koldo (kap.), Urtzi, Gorka (Eizmendi, min. 75), Asier, Alejandro, Unai (Adrian, min. 75), Delgado, Alex (Pachecho, min. 18) eta Theo (Jon Iru, min. 69).

Golak: 0-1: Koldo, min. 58; 0-2: Pachecho, min. 79; 1-2: Recio, min. 88; 2-2: Kortajarena, min. 90+2; 2-3: Alejando, min. 90+5

Epailea: Ruiz Rabanal. Txartel horia atera die Real Cko Gabilondo, Kortajarena, Zubillaga eta Gorrotxategiri, eta Gernikako Aguirre, Urtzi, Delgado, Altamira eta Adriani.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!