Sansek galdu egin du bi eta huts Anduvan Mirandesen aurka. Beste partida batzuetan gertatu den bezala, gure filiala ez da gutxiago izan, baina gol falta erabakigarria izan da
Lehenengo zatia oso parekatua izan da. Bi taldeek arrisku gutxi hartu dituzte, jokoan zegoen guztiaz jabetuz. Txuri-urdinen aukera garbiena lehenengo minutuetan iritsi da, kanpora joan den Lobeteren burukada bati esker. Mirandesek ere izan du bere aukera, eta Alex Lopezen jaurtiketa gutxigatik kanporatu da zutoinaren ondotik. Ezer gutxi gehiago gertatu da lehenengo zatian, eta guztia erabakitzeke gelditu da bigarren berrogeita bost minutuetarako.
Gipuzkoarrak intentsitate oso altuarekin itzuli dira aldageletatik, eta partida geroz eta gehiago irekitzen hasi da. Aukerek berriz, arriskurik gabe iristen jarraitu dute. Bigarren zatiaren erdialdera iritsi da partidako lehenengo gola. Camellok Brugueren pasea aprobetxatu du, oina sartu, eta etxekoen lehenengo gola sartzeko. Kolpe handia izan da txuri-urdinentzat, baina amaiera arte bilatu dute berdinketaren gola, nahiz eta ez duten beraien helburua lortu. Azkenengo minutuetan, Sanse banakoaren bila zebilela, Bruguek partida erabakita utzi du kontraeraso bat aprobetxatuz.
Laugarren porrota jarraian Sanserentzat, eta, ondorioz, jaitsiera postuetan jarraitzen du. Egoera zaildu egin da gure filialarentzat, baina oraindik hilabete asko gelditzen dira sailkapeneko postuari buelta emateko. Datorren igandean Real Valladoliden bisita jasoko dute Reale Arenan. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
CD Mirandes: Raul Lizoain (kap.), S. Carreira, Odei, Arroyo, Imanol, Alex Lopez (Gelabert, min. 80), V. Meseguer, O. Rey, R. Brugue (Marques, min. 90), Vicente (Riquelme, min. 46) eta Camello (Iago Lopez, min. 80).
Sanse: Ayesa, Blasco, G. de Zarate, Pokorny, A. Martin, Sangalli (kap.), Olasagasti, Aldasoro (Magunazelaia, min. 67), Alkain (Djouahra, min. 73), Lopez (Karrikaburu, min. 73) eta Lobete.
Golak: 1-0: Camello, min. 68; 2-0: R. Brugue, min. 89
Epailea: Caparros Hernandez. Txartel horia atera dio kanpoko Lobeteri.