Gure hirugarren taldeak hutsean berdindu du gaur arratsaldean Arenas Cluben aurka Zubietan. Erritmo handia partidaren hasieran, non bi taldeek markagailua ireki ahal izan duten. Hamargarren minutura iritsi aurretik, Lespinassek izan du txuri-urdinen argiena lehen zatian, baina bere jaurtiketa indartsua zutoinera joan da zuzenean. Minutu gutxira, Izetak erantzun du falta bidez baina Aranak baloia urruntzea lortu du. Ezer gutxi gehiago lehen zati oso parekatuan, non bi taldeek baloiaren jabetza eta aukerak banatu dituzten.
Bigarren zatiaren hasiera oso itxaropentsua izan da etxekoentzat, markagailua estreinatu ahal izateko merezimenduak egin baitituzte, baina arrakastarik gabe. Garzonek eta Magunazelaiak arratsaldeko lehen gola sartzeko aukera izan dute, baina lehenaren jaurtiketa desbideratuta joan da eta aurkariaren defentsak bigarrenaren gola eragotzi du. Talde bizkaitarra jokaldi isolatuetan saiatu da, kontraerasoan ezustekoa bilatuz. Azken txanpan bisitariek asko estutu dute eta amaierarako minutu gutxi falta zirenean Zorrillak garaipenaren gola lortzeko aukera izan du Arenas Clubentzat, baina area barrutik egin duen jaurtiketa desbideratuta joan da. Sergio Franciscoren taldeak gehiago merezi izan du, baina ez du nahikoa sari lortu bederatzi partida galdu gabe daramatzan talde baten aurka. Datorren larunbatean Burgos Promesas taldeari egingo diote bisita berriro ere hiru puntuak lortzeko asmoz. Aurrera Reala!
Fitxa teknikoa:
Real C: Arana, Rodriguez, Sukia, Cantero, Azurmendi (Garzon, min. 46), Zubillaga, Kortajarena (kap.), Gorrotxategi (Ruiz, min. 82), Teijeira (Arzak, min. 68), Magunazelaia (Cortes, min. 88) eta Lespinasse (Orobengoa, min. 68).
Arenas Club: Landeta, Grande, Jonma, I. Murua (kap.), Ibargoyen (Arzalluz, min. 69), Estrada (Arzuaga, min. 59), Izeta, Garro, Escobar (Zorrilla, min. 79), Jurgi eta Rozas (Cortezon, min. 79).
Epailea: Latorre Gracia. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubillaga eta Rodriguezi eta kanpoko Rozas, Garro, Cortezon eta Izetari. Gainera, txartel gorria erakutsi die kanpoko Jurgiri (min. 90) eta kanpokoen entrenatzaileari, Iban Faroagari (min. 89).