GIPUZKOAKO ATLETISMO FEDERAKUNTZAREN GALA

Sarituak

Gipuzkoako atletismoa elkartu egin zen pasa den ostiralean bi urte eta gero. Gipuzkoako Federakuntzaren ohiko galan 2016-17 eta 2017-18 denboraldietako sariak banatu ziren. Sarituen artean Realeko zenbait atleta izan ziren.

Iraitz Arrospidek azken denboraldiko atleta onenari saria jaso zuen, eta Aitor Urkiak, mailu jaurtiketan, 2016-17 denboraldiko atleta gazte onena bezala izendatu zuten. Odei Jainaga, Realeko filiala den CD Eibarko atleta 2016-17 denboraldiko gizonezko atleta onena bezala izendatu zuten.

Gipuzkoako errekorrak hautsi dituztenei ezkurrak banatu zituzten. Adrian Rocandiok urrezkoa jaso zuen pista estaliko 400 metrotako errekorragatik eta Aitor Urkiak zilarrezkoa mailu jaurtiketan bai gazte bai junior mailan. Urrezko ezkurra Istar Dapenak ere lortu zuen 2016-17ko pertika errekorragatik

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!