IGANDEAN DONIBANE LOHIZUNEN GIRONDINSEN AURKA

Seaskaren aldeko lagunartekoa aurkeztu da

Atzo Donibane Lohizuneko Herriko Etxean, igandean Realak Girondins de Bordeauxen aurka, Pavillon Bleu Estadioan  jokatuko duen lagunartekoa aurkeztu zen. Prentsaurrekoan Joseba Ibarburu, Realeko presidenteordea, Garbiñe Etxeberria, emakumeen saileko kirol zuzendaria, eta Ramuntxo Etcheberry, Seaskaren arduraduna egon ziren, besteak beste.

Aurredenboraldiko bigarren lagunarteko honetako sarrerak dagoeneko salgai daude Elkano kaleko gure dendan eta Seaskako webgune ofizialean (www.musikaze.net/seaska). Sarreren prezioa 10 eurotakoa da helduentzat eta 5 umeentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!