18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa

Sei domina Gasteizen

Zazpi atleta eta sei domina. Balantze ona Realak lortutakoa Gasteizen asteburu honetan jokatu den 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketan.

Mendizorrotzako pistetan jokatu zen lehiaketa eta Ibai Serranok bi urre lortu zituen 18 urtez azpiko mailako 100 eta 400 metrotan. Aimar Arreitunandiak beste bi domina lortu zituen 20 urtez azpikoan, urrea 100 metrotan eta zilarra 200 metrotan. Eneko Larzabalek irabazi egin zuen 20 urtez azpiko disko jaurtiketan eta Alejandro Pierolak 18 urtez azpiko luzeran. Martin Hernandezek zilarra erdietsi zuen 20 urtez azpiko 400 metrotan.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!