Reala eta Berio FT-ren arteko harreman hitzarmenaren baitan, gure harrobiko sei jokalarik Berio FT taldean jokatuko dute 2014-15 denboraldian. Estanislao Marcellan, Adrian Lapeña, Odei Arrieta, Roberto Olabe, Ander Gorostidi eta Eneko Jauregi gazteak, aurten A Jubenilean egon direnak, 1996an jaioak, Berio FTko taldera doaz. Horrela, bere formakuntza prozesuarekin jarraituko dute Hirugarren Mailan. Jauregi aurrelaria da eta Gernikatik dator.Bestalde, Berio FT-ren gorputz teknikoan ere aldaketak izango dira. Iñigo Cortes lehen entrenatzailea izango da eta Iosu Rivas bigarren entrenatzailea. Iñigo Mutiok prestakuntza fisikoaren kargu egongo da. Iñigo Cortes eta Iosu Rivasek Easo eraman dute aurreko urtean. Berio FT-k datorren uztailaren 14an hasiko du bere prestakuntza Zubietan. Partidak ere instalakuntza txuri-urdinetan jokatuko ditu. Andoni Gorosabel, SD Beasainera utzitaHirugarren urteko beste jubenil bat utzita joango dena Andoni Gorosabel izango da. Arrasateko atzelaria SD Beasainen jokatuko du, Hirugarren Mailan ari dn klub konbenitua.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin