Gipuzkoako txapelketa

Sei urre

Realeko atletek maila handia erakutsi zuten asteburu honetan. Anoetako miniestadioan Gipuzkoako txapelketa ospatu zen eta txuri-urdinek sei urre lortu zituzten.

Larunbatean Servando Rivasek urrezko domina lortu zuen mailu jaurtiketan 61,40 metroko jaurtiketa lortuz. Bestalde, Octavian Mihail Romanescuk 100 metroko finala irabazi zuen 10.94ko denborarekin (final-erdian 10.82ko denbora lortu zuen).

Javier Mariscalek saio bikaina izan zuen larunbatean. 400 metroko lasterketan 47.88ko denbora egin zuen, bere marka hoberena. Gainera, Igor Legardak luzera-jauzian irabazi zuen 7,24 metroko jauziarekin.

Igandean Asier Corthayk urrezko domina lortu zuen 2,02 metroko altura-jauzierarekin. Pablo Cidek 400 metroko hesi-lasterketa irabazi zuen 54.49ko denbora lortuz, bere marka onena.


Gutxieneko marka

Gipuzkoako txapelketan Aitor Urkia hernaniarrak 20 urtez azpiko Euskadiko errekorra lortu zuen mailu-jaurtiketan 68,68 metroko jaurtiketarekin. Gainera, gutxieneko marka lortu zuen udaran Junior mailako munduko txapelketan parte hartzeko.

Azkenik, Belgikan, Carlos Gallegok 8:55.95eko denbora egin zuen oztopo-lasterketan eta, Fuenlabradan, David Blasek 800 metroko lasterketa 1:50.40ko denborarekin amaitu zuen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!