PS5 BAT ETA VOLKSWAGEN TIGUAN BAT ZUREAK IZAN DAITEZKE!

Seigarren kromoa aktibatuta; bigarren zozketa, hilaren 23an

Abian da #40UrteTxapeldun bildumaren bigarren kromoen txanda. Gaur Pedro Otxotorena atezain hernaniarraren txanda izan da, zeinek bi liga irabazi zituen. Lotu zure RS Smart Tag eta sar ezazu zure bilduman.

Hilaren 22ra arte duzu aktibatzeko eta aukera bat gehiago izateko, bai otsailaren 23an egingo den bigarren Play Station 5aren zozketarako, bai apirilaren 26an (titulu horren 40 urteekin bat etorriz) egingo den Volkswagen Tiguan baten azken zozketarako.

Zenbat eta kromo gehiago, orduan eta aukera gehiago

Gogoratu gaurko kromoaz gain, Jose Mari Bakero protagonista duen bigarren txanda honetako lehen kromoa aktibatu dezakezula. Asteartean hirugarrena kaleratuko da, eta hilaren 22an, bigarren Play Station 5a zozkatu aurretik, laugarrena eta azkena.

Beste lau PS5 eta Volkswagen Tiguan bat

Parte hartzeko modua lehen txandako bera da. Zenbat eta kromo gehiago aktibatu zure Realzale App-an RS Smart Tag etiketaren bidez, orduan eta aukera gehiago izango duzu sari handi horietako bat eskuratzeko. Gogora ezazu lehen txandako kromoek ez dutela bigarren zozketa honetarako zenbatuko, baina bai Volkswagen Tiguanako azken zozketarako (apirilak 26).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!