REAL SOCIEDAD – UD LAS PALMAS (18:30)

Seigarrenaren bila


Realak gehiago nahi du eta ez da bostekin konformatzen. Imanol Alguacilen taldeak garaipen bolada bikaina bizi du eta dinamika honekin jarraitu nahi du. Gaur, UD Las Palmasen aurka, txuri-urdinek garaipena bilatuko dute beti bezala, eta, horrela, seigarren garaipena jarraian lortuko, Europako postuetan finkatzeko.


UD Las Palmas izango dugu aurrean, gorantz datorren aurkaria eta sasoi bikainean dagoena. Diego Martinezen taldea gehiago egin dezakeen talde bat dela erakusten ari da, sailkapeneko postu lasaietara eramango duen erregulartasun horren bila. Fabio Silva eta Moleiro izango dira kanariarren mehatxuak erasoan, eta Sandro bolada onean iritsiko da, Valladoliden eta Barçaren aurka bi gol sartu ostean. Ez da jokalari txuri-urdin ohi bakarra, Adnan Januzaj berriz ikusteko aukera izango baitugu Reale Arenan.


Realak beste garaipen bat eman nahiko die bere zaleei, etxera zoriontsu joan daitezen. Gaur, azkenean, futboleko arratsaldea Reale Arenan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!