SANSE 3-1 IZARRA

Sendo

Vídeo

Sansek garaipena berreskuratu du etxean, txuri-urdinek hasieratik amaierara menderatutako partidan Izarrari hiru eta bat irabazi eta gero.

Txuri-urdinak oso indartsu atera dira, aurreko asteko porrota ahazteko gogoz. Bi gol lehen ordu erdian Ekaitz Jimenezen erdiraketetatik jaiota, garaipena bideratzeko. Lehen gola Blascok egin du bigarren zutoinean gipuzkoarrak aurretik jartzeko eta, handik gutxira, Olasagastik buruz egin du beste gola. Gure bigarren taldea nagusi izan da lehen berrogeita bost minutu hauetan, gol aukera dexente sortuz.

Bigarren zatian ere nagusi izan da txuri-urdinak, markagailuan bi goleko aldea izan arren. Gipuzkoarren arean arriskurik sortzea lortu ez duen aurkari batekin, Sanse eroso sentitu da ia partida osoan. Amaierarako ordu laurden eskasera, kanpokoek aldea murriztu dute Aresoren jokaldi batean. Baina ez du balio izan txuri-urdinen garaipena kezkatzeko, kontraeraso batean, azken jokaldian, Blascok hirugarren gola sartu duelako.

Gipuzkoarrak sendo egon dira gaurko egunean, erasoan eraginkorrak eta defentsan ondo izanik, bukaeran gol bat jasan arren. Txuri-urdinak, emaitza honekin, laugarren postuan kokatzen dira sailkapenean momentuz. Datorren astean Leioari egingo diote bisita.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Blasco Aranbarri, Pacheco, Jimenez, Gorostidi, Olasagasti (Veiga, min. 68), Thior, R. Lopez (Garrido, min. 85), Djouahra (Alkain, min. 76), Lobete.

Izarra: Areitio, E. Martínez, Arroyo, Cabrera (Ardanaz, min. 77), Cisneros, Hinojosa, Laborda (Areso, min. 77), J. Gomez, De Lucas, Ruiz (R. Lopez, min. 46), Allala.

Golak: 1-0: Blasco, min. 15; 2-0: Olasagasti, min. 30; 2-1: Areso, min. 77; 3-1: Blasco, min. 93

Epailea: Uson Rosel. Txartel horia erakutsi die etxeko Veigari eta kanpoko Cabrera, Hinojosa, Cisneros, De Lucas eta E. Martinezi. Etxeko Thior (min. 92) eta kanpoko R. Lopezi (min. 82) bi txartel hori erakutsi dizkie bakoitzari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!