SANSE 2-0 RAYO MAJADAHONDA CF

Sendo

Vídeo

Sansek bi eta huts irabazi du gaurko arratsaldean Rayo Majadahondaren aurka sailkapenean bigarren jartzeko neurketa bikain bat egin eta gero. 

Tarragonan jokatutako partida handiaren ondoren hiru puntuak lortu nahi zituzten eta hasieratik gogotsu aritu dira txuri-urdinak. Etxekoen nagusitasuna nabarmena izan den arren, madrildarrek partidako lehena izan dute Cortesen jaurtiketa batekin. Abagune honen ostean gure filialak aurrerapauso handi bat eman du. Hogeita seigarren minutuan Fiabemak lehenengoa sartu du Magunazelaiak emandako pasearen ondoren. Lehenengoarekin, partidaren erritmoa jaitsi egin da, eta markagailua ez da mugitu atsedenaldira arte.

Aldageletatik pasa ondoren, donostiarrek intentsitate handiz hasi dute bigarren zatia eta Baldak garaipena bideratzeko lortzeko aukera izan du erdiraketa baten ostean. Minutu bat beranduago, Gorrotxategik arriskua sortu du area kanpotik egindako jaurtiketa eder batekin. Hala ere, nagusitasuna nabarmenagoa izan da azken txanpan, bigarrena egiteko hainbat aukera izan baitira. Taldeko jokaldi batean, Marinek penaltia jaso du, eta berak gola sartzeko ardura hartu du. Gol honen ondoren, Marinek berak markagaiula handitzeko aukera izan du, baina ez du Azkuneren jokaldi bikaina aprobetxatu. Dena bukatuta zegoela zirudien, baina madrildarrek bi aukera garbi izan dituzte norgehiagokaren amaieran.

Garaipen handi honekin Sanse bigarren postuan dago eta ez du oraindik porrota ezagutzen denboraldi honetan. Hurrengo astean CE Sabadellen aurka puntu gehiago batzea dute helburu. Aupa Sanse!!!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Aramburu, Martín, Cantero, Zoilo, Gorrotxategi, Marín (Beitia, min. 86), Magunazelaia (kap.) (E. García, min. 46), Ochieng (Dadie, min. 75), Balda (Azkune, min. 64) eta Fiabema (Rupérez, min. 86).

Rayo Majadahonda CF: Martín, Galán, Casado (kap.), Suárez, Arnedo, Cortés (Enri, min. 66), Tavares, Alberto Fernández. (Rubi, min. 74), Javier Reguera (Calaverias, min. 74), Camacho (Rodrigo, min. 78) eta Adenivo.

Golak: 1-0 Fiabema, min. 29; 1-0, Marín (pen.), min. 67.

Epailea: De Ena Wolf. Txartel horia erakutsi dio etxeko Marini, eta kanpoko Suárez, Casado eta Claveriasi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!