Sansek huts eta bat irabazi dio Tarazonari gaur arratsaldean Tarazonako Udal Estadioan. Gotik area kanpotik sartutako gol bakarti batek hiru puntu garrantzitsu eman dizkio talde txuri-urdinari partida sendo baten ondoren.
Donostiarrek hobeto hasi dute partida eta lehen aukera izan dute Trillesen jo ostean Fuolik geratu duen Gotiren jaurtiketa batean. Minutuek aurrera egin ahala etxekoak nagusituz joan dira eta aukera ugari izan dituzte markagailuan aurrea hartzeko. Trillesek gertu izan du 1-0ekoa korner baten ondoren, baina bere burukada langa gainetik joan da. Handik gutxira, Pradera izan da Manu Ricoren erdiraketa buruz errematatu duena, baina hau ere kanpora joan da. Azken minutuetan, partida parekatu egin da eta talde bakoitzak abagune bana izan ostean, norgehiagoka hutsean iritsi da atsedenaldira.
Atsedenalditik bueltan, norgehiagokak lehen zatiaren ildo beretik jarraitu du, bi taldeak baloiaz jabetu nahian eta arrisku gutxiko iritsierekin. Bigarren zatiaren erdian, gipuzkoarren lehen aukera arriskutsuan, Gotik partidako gol bakarra sartu du area kanpotik egindako ezkerkada batekin, baloiak atezainaren aurrean bote egin ondoren. Minutu batzuk geroago, Aragoiko taldeak berdinketa lortzeko abagune argia izan du, baina lehenengo zutoinak Fuentesen gola ekidin du eta gero Trillesen burukada Fragak eragotzi du geldialdi ikusgarri batekin. Luzapenean, Vadik kaleratua izan da bi txartel hori ikusi ondoren. Etxeko taldea berdinketaren golaren bila zegoela, Carrerak bigarrena egiteko aukera paregabea izan du kontraerasoan, baina bere eskuinkadak langan jo du eta Marchalen ondorengo jaurtiketa kornerrera bidali du Camusek baloiak bere aurpegian jo ostean. Azken minutuetan donostiarrak sendo mantendu dira defentsan eta hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte zelai zail batean.
Garaipen bikaina gure filialarentzat, berriro bigarren postura igotzea baimentzen diona. Bigarren Mailara igotzeko borrokan jarraitzen dute txuri-urdinek. Datorren astean partida oso erakargarria izango dute Cultural Leonesa liderraren aurka Zubietan. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
SD Tarazona: Fuoli, Ángel López (B. Romero, min. 84), S. Camus, Vadik, Trilles (kap.), Chechu M. (L. Rivas, min. 84), Cedeño, Manu Rico (Agüero, min. 73), Mena (Jannick, min. 73), Pradera (J. Areso, min. 57) eta Fuentes.
Sanse: Fraga, Rupérez, Beitia, P. Rodríguez (kap.), Agote, Carbonell (Lebarbier, min. 65), E. García, M. Rodríguez (Ramírez, min. 65), Goti, Mariezkurrena (Carrera, min. 90) eta Orobengoa (Marchal, min. 77).
Gola: 0-1: Goti, min. 69.
Epailea: Romero Freixas. Txartel horia erakutsi die etxeko Manu Rico eta Ángel Lópezi eta kanpoko Orobengoa eta P. Rodríguezi. Vadikek txartel gorria ikusi du 91. minutuan bi txartel hori jaso ondoren.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin