REAL C 2-0 SD ZAMUDIO

Sendoak

Real C-k beste garaipen bat lortu du Zubietan, non oraindik ez duen denboraldi honetan porrotarik jasan, SD Zamudioren aurka irabazi ondoren bi eta huts. Alkainen gol batek, neurketa hasi eta berehala, etxekoei lasaitasuna eman die kontuan hartuta lehenengo zatia bukatzeko asko gelditzen zela. Kanpokoek bere aukerak izan dituzte, baina atzelarien eta Agirre atezainaren lan gogorrari esker, ez da berdinketa iritsi. Azkeneko minutuetan, Alkainek bigarrena eskuratu du, jokaldi bikain bati amaiera eman ondoren.

Bigarren zatian Real C-k neurketa kontrolpean izan du. Zamudiok bi hegaletatik arriskua sortu du, baina etxekoen sendotasunari esker jokaldi horiek urrundu dituzte. Veigak izan du hirugarrena bere jaurtiketa langan jo ondoren. Garaipen honekin, txuri-urdinak bigarren postuan kokatzen dira sailkapenean. Bi aste barru Balmaseda FC taldearen aurka jokatuko dute.


Fitxa teknikoa:

Real C: Agirre, Calderon, Celihueta, Blasco, Jimenez, Arrue, Aldasoro (Veiga, min. 70), Alkain, Auzmendi (Cardenas, min. 62), Aranzabe, Davila (Garmendia, min. 80).

SD Zamudio: Ibon, Xabi, Ibai, Iosu, Unai, Celador (Markel, min. 78), Guibert (Eguiguren, min. 60), Revuelta, Barahona, Yundi (Ruben, min. 69), Azkorra.

Golak: 1-0: Alkain, min. 7; 2-0: Alkain, min. 43

Epailea: Goitia Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Alkain eta Jimenezi eta kanpoko Iosuri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!