REAL SOCIEDAD 3-0 MADRID CFF

Sendotasuna eta eraginkortasuna

Vídeo

Realak hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu Zubietan hiru eta huts irabazi eta gero Madrid CFF-ri. Zornozaren bi golek eta Ramajoren beste batek garaipena etxean uzteko balio izan du.

Ez dira gol aukera asko egon lehenengo zatian, argienak lehenengo minutuetan iritsi badira ere. Nahikarik berea izan du Realarentzat eta Alexandrak, bere aldetik, gertu izan du gola kanpokoentzat buruz. Txuri-urdinek neurketa menderatu dute baina Madrid CFF-ren arean agertu gabe. Partidak ordu erdi zeramanean iritsi da Zornozaren gola, Ramajoren pase zehatz baten ondoren, eta atezainaren aurrean bikain amaitu du jokaldia. Euriak bi taldeen jokoa zaildu du baina Reala markagailuan aurretik zegoenez ez zegoen arazo handirik.

Kanpokak golaren bila aritu dira bigarren zatiko lehenengo minututik, behartuta zeudelako punturen bat eskuratu nahi bazuten Zubietatik. Gipuzkoarrek ez dute askorik sufritu. Aukera argiena, ia bakarrena, Patriciak izan du baloi geldiko jokaldi batean. Golak, aldiz, Realak jarri ditu. Zornozak sartu du bigarrena hogei minuturen faltan eta Ramajok, luzapenean, hirugarrena egin du buruz. Sendotasuna atzean eta eraginkortasuna aurrean. Emaitza? Hiru puntu eta golik jaso gabe.

Txuri-urdinek jarraipena ematen diote modu honetan Atletico de Madriden eta FC Barcelonaren aurka eskuratutako emaitza positiboei. Hurrengo astean Granadilla Egatesa bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, Iraia, N. Mendoza, Bea, Leyre F. (Etxezarreta, min. 62), Chini (Itxaso, min. 83), L. Baños, Zornoza (Titay, min. 89), Beristain (Michi, min. 78), Nahikari.

Madrid CFF: Paola Ulloa, Leti, Ona Batlle, Marta Garcia, Ana Maria, Alexandra, Saray (Emma Marques, min. 78), Paula Serrano, Mascaro (Jade, min. 65), Laura del Rio (Geyse, min. 69), Alba Mellado (Yasmin, min. 46).

Golak: 1-0: Zornoza, min. 27; 2-0: Zornoza, min. 73; 3-0: Ramajo, min. 93

Epailea: Sanchez Miguel. Txartel horia erakutsi die kanpoko Mascaro eta Paula Serranori. Kanpoko Yasmin kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!