REALZALE PROGRAMA

Sentitu zure koloreak LG-rekin

Realak eta LG Electronicsek akordio bat egin dute elektronikako enpresa ospetsua Realzale Programan marka gisa sartu dadin. Aliantza berri honekin gure zaleek interesgarria den beste sektore batean eskuratu ditzakete onurak, LG Realzale online denda esklusiboan erosiz deskontuak lortuta eta puntuak metatuta.

Zuzeneko deskontuak LG-n eta puntuak Realzale Programan

Aliantza honi esker, LG Realzale dendan produktu bat erosten duzunean onura bikoitza lortuko duzu: zuzeneko deskontu bat egin duzun erosketan, eta azken prezioaren %15 puntu bihurtuko da zure Realzale Programan. Eta aurkezpeneko nobedade moduan, ez duzu garraio gasturik ordainduko zure lehen erosketan (promozioa akordioaren lehen bi hilabeteetarako).

Sartu hemendik LG Realzale online dendara eta estekatu zaitez.

Baldintza horiek LG Realzale online dendarako baino ez dute balio, gure koloreak sentitzen dituztenentzako gune esklusiboa baita. Sartzen zaren lehen aldian erregistratu eta estekatu beharko zara gure webgunean eta, gero, zure izena, abizenak, posta elektronikoa, pasahitza eta jaiotze data eman LGri.

Produktuekin, stockarekin edo erosketa prozesuarekin lotura duen edozein kontsulta egiteko, idatzi iezaguzu [email protected] helbidera edo deitu 917197099 telefonora. Dendarako sarbidearekin lotutako edozein kontsultarako, berriz, idatzi iezaguzu [email protected] helbidera edo deitu 943448877 telefonora.

LG, munduko erreferentzia

LG Electronics 1958an sortu zen, eta harrez gero aro digitalaren buruan egon da, bere esperientzia teknologikoari esker, eta kontsumoko elektronikaren, etxetresna elektrikoen eta komunikazio mugikorren sektoreko erreferentzia bihurtu da nazioartean.

Hamar marka Realzale Programan

Realaren berariazko produktuekin, astero supermerkatuan egiten duzun erosketari esker, autoari gasolina botatzen diozunean, zure mediku aseguruarekin, bidaia edo auto baten erosketari esker, egunkariaren harpidetza egitean …eta, hemendik aurrera, elektronikaren munduan ere bai.

Bi urte bete berri dituenean, Realzale Programak bere mugak zabaldu eta leku gehiagotara iritsiko da, edozein jarraitzaile txuri urdini bazkide kuotan diru gehiago aurrezteko aukera emateko, bazkide bada, edo bazkide egitean gutxiago ordaintzekoa, bazkide egin nahi izanez gero.

Hala, Realzale Programak ongi etorria egiten dio beren azken fitxaketari. LGk bat egiten du RS Shop, Super Amara, BM Supermerkatuak, El Diario Vasco, Repsol, Halcón Viajes, Vasa, Reale eta IMQ erakundeek osatutako familia handiarekin. Hemendik aurrera inoiz baino hobeto sentituko dituzu zure koloreak. Ongi etorri, LG!

16000 pertsona etekina atera diote

Hurbil da Realzale Programaren urte itxiera eta jadanik gure bazkideen heren bat baino gehiagok etekina atera diote. Zehazki 13.210 bazkideek puntuak metatu dituzte eguneko erosketak programako marketan eginez 

2017ko irailan hasi zen eta harez geroztik, familia txuri urdinak (bazkideak, akziodunak, RS Fanak eta RS Lagunak) 750.000 puntu inguru metatu ditu. Modu horretan deskontu garrantzitsuak lortu dituzte beraien kuotetan, baita bere familia kidei eta lagunei lagundu ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!