Real Sociedad 1-0 Deportivo Alaves

Sentsazio onak

Vídeo

Realak gaur aurredenboraldiko bosgarren lagunartekoa jokatu du. Talde txuri-urdinak bat eta huts irabazi du Deportivo Alavesen aurka, Ligako talde baten aurka udara honetan jokatutako lehen norgehiagokan. Sentsazioak geroz eta hobeak dira. 

Partida realaren menpe hasi da eta hainbat aukera izan dituzte, eta horietako bat Kevin Rodriguesen boleaz jotako golarekin amaitu da eskuinetik iritsitako erdiraketa baten ondoren. Alavesek bere aukeraren bila jardun du kontraerasoan, baina atzealde txuri-urdinak tinko eutsi dio erausiari. Barrenetxeak arrakala bat aurkitu du eta, tiro neurtu baten ondoren, defentsa gasteiztarrak bi eta hutsekoa salbatu du baloia sartzeko puntuan zegoenean. Isakek ia bigarrena sartu du area barrutiz, baina bere jaurtiketa makilaren aurka joan da.

Realak gogor jarraitu du bigarren zatian, baina arabarrek aukera gutxi eskaini dituzte. Isakek saiakera ona egin du baina jaurtiketa kanpora joan da. Txuri-urdinek ez diote saiatzeari utzi eta zelaian kontrola izan dute momentu oro. Txistua eta amaiera.

Gipuzkoarrak aurredenboraldiko ekuatorera iritsi dira eta erritmo handiagoa nabari da. Hurrengo neurketa Watford FC talde ingelesaren aurka izango da, larunbatean.

Fitxa teknikoa: 

Real Sociedad: Moyá, Gorosabel (Zaldua, min. 71), Llorente R (Le Normand, min. 71)., Raúl Navas (Zubeldia, min. 71), Sagnan (Aihen, min. 71), Rodrigues (Odegaard, min. 71), Guevara (R. Pardo, min. 71), Zurutuza (kap) (Illarramendi, min. 71), Januzaj (Merino, min. 71), Barrenetxea (Portu, min. 50), Isak (Oyarzabal, min. 71). 

Deportivo Alaves: Pacheco, Duarte, R.Ely, Lucas, Joselu, Javi Muñoz, Adrián Marín, Manu, Pere Pons, X.Navarro, Paulino. Bigarren zatian jolastu dute: Rioja, Saúl, Maripan, Wakaso, Pina, Tachi, Aleix Vidal eta Demirovic

Golak: 1-0: Rodrigues, min. 18

Epailea: Josué Villaquirán. Kanpoko Wakasori txartel horia atera dio.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!