Sansek gaur goizean ekin dio aurredenboraldiko lehen partidari, Zubietan Beasainen aurka hutsean berdinduta. Txuri-urdinek sentsazio oso onak utzi dituzte eta, golik sartu ezin izan duten arren, nagusi agertu dira eta irabazteko aukerak izan dituzte. Garridok eta Ruperezek oso gertu izan dute gola lehen zatian, baina ez dute asmatu. Azkunek eta Elizondok ere aurrea hartzeko abaguneak izan dituzte atsedenaldiaren ostean, kanpoko atezainarekin gola behin eta berriz saihestuz. Gure filialaren udako prestaketaren hasiera ona. Datorren larunbatean Real Unionen aurka jokatuko dute Irungo Stadium Galen denboraldia prestatzen jarraitzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin