REAL SOCIEDAD 0-3 REAL MADRID

Sentsazioak hartzen

Vídeo

Reala Sentimentu Kopako lehen edizioko txapeldunorde izend da, Taxoaren jokatutako finalean Real Madriden aurka huts eta hiru galdu ostean.

Bigarren lagunartekoa txuri-urdinentzat, aurredenboraldiko lehen aste hauetan sentsazioak eta minutuak pilatzen jarraitzeko balio izan duena. Partida hasi eta berehala, zuriek aurrea hartu dute markagailuan Estherren bitartez. Weirrek aldea handitu du ordu erdiko jokoa bete aurretik eta, txuri-urdinak ondoen zeudenean, Rociok hirugarrena lortu du korner baten irteeran. Gipuzkoarren aukera argiena atsedenaldia baino lehentxeago iritsi da, Egiguren ezkerkada batekin Misaren irteera baliatu nahi izan duenean, baina errematea langa gainetik joan zaio.

Bigarren zatia berdinduago egon da eta ez du neurketaren hasieran adina aukera izan. Reala egoerara egokitzen jakin du, eta lehen zatian baino sentsazio hobeekin lehiatu du. Bigarren taldeko jokalari askorentzat minutuak, kasu hauetan ohikoa den bezala, kontuan izanik bederatzi internazional txuri-urdin ere ez daudela. Markagailua, abagune argien faltaren aurrean, ez da mugitu bigarren berrogeita bost minutu hauetan.

Gipuzkoarrek aurredenboraldiko aste berriari ekingo diote bihartik aurrera, larunbatean Lerinen (Nafarroa) SD Eibar eta CA Osasunaren aurka jokatuko duten triangularrari begira.

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: O. Santana (Alazne, min. 66), Viles, Etxezarreta (Maddi, min. 46), Specht, Bernabé (Etxebeste, min. 46), I. Arnaiz, Egiguren (Estrada, min. 46), Aparicio, Gemma (Uranga, min. 66), N. Eizagirre (Maren, min. 66) eta N. Sarriegi.

Real Madrid: Misa (Sofía, min. 77), K. Robles (Lucía, min. 46), Kathellen (Pichi, min. 57), Rocío (Ivana, min. 46), Svava (Olga, min. 77), Zorzona (Lorena, min. 57), Feller (Moller, min. 46), Toletti (Carla, min. 77), Weir (Teresa, min. 46), Athenea (Paula Partido, min. 57) eta Esther (Nahikari, min. 57).

Golak: 0-1: Esther, min. 3; 0-2: Weir, min. 28; 0-3: Rocío, min. 38

Epailea: Cebollada Lopez. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!