IRAILAREN 19AN ETA 26AN REALE ARENAN

Sevilla FC eta Elche CF partidetarako izen-ematea zabalik

Sakatu hemen

Sakatu hemen

Dagoeneko izena eman dezakezu irailean Reale Arenan jokatuko diren LaLiga Santanderreko bi partidetarako: Sevilla FC (19an, 16:15ean) eta Elche CF (26an, 18:30ean). Atzo jakinarazi zen hilabete honetarako zehaztu den edukiera murriztua kudeatzeko prozesua, eta gaur jarri dira martxan bi partidetarako izena emateko formularioak.

Sevilla FC taldearen aurkako partidari begira, izena emateko epea hilaren 16an itxiko da, 12:00etan. Ondoren, zozketa egingo da izena eman duten bazkide guztien artean. Zozketa egin ondoren, faktore zuzentzailea aplikatuko da partida honetarako ezarritako sarreren kupoarekin (5.273). ESTEKA  honetan prozesuari buruzko informazio guztia duzu.

Rayo eta Levanteren aurkako partidetarako izena eman zenuen eta ez zitzaizun sarrerarik egokitu?

5.273 bazkide horietako bat bazara, gogoratu Sevilla FC taldearen aurkako partidara joan nahi baduzu garrantzitsuena, berriro izena ematea dela. Horrela bakarrik bermatu ahal izango dizugu sarrera bat. Atzo jakinarazi zen bezala, zozketan sarrerarik egokitzen ez bazaizu, eserleku bat esleituko dizugu faktore zuzentzailearen bidez.

Hilak 16 arratsaldean, zozketa egin eta faktore zuzentzailea aplikatu ondoren, gure kanal ofizialetan emaitzak eta partida egunean zelaira sartzeko modua argitaratuko dira eta posta elektronikoz harremanetan jarriko dira sarrera lortu duten bazkide guztiekin.

Ondoren izena emateko datak (irekiera eta itxiera) eta zozken datak uzten dizkizugu

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!