SEVILLA FC-REAL SOCIEDAD (martxoak 2, 14:00)

Sevillarako sarrerak

Jada martxoaren 2an Sanchez Pizjuanen jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu.  Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 602 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.

- 492 sarrera gure bazkide eta RS Fanentzat.

- 55 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 55 sarrera languntaldeentzat.

Eskaera gaurtik otsailak 25era arte, biak barne, egin behar da. Epea hurrengo igandean 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu.

Eskatzaileek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea. Sarrerak Reale Arenako txarteldegian jasoko dira otsailaren 26an. Kupoa gainditzen ez bada, astelehenean jarriko dira salgai gainerako zaleentzat leihatilan soberan dauden sarrerak.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!