ZALEENTZAKO ESKAERA ZABALIK

505 bazkide izango dira debutean

505 bazkidek eman dute izena Realak Iberdrola ligan egingo duen debutarako. Emakumezkoen taldeak igandean egingo du debuta Valencia CF taldearen aurka Zubietako z7 zelaian (16:00etan). Aldez aurretik sarrera eskatu duten bazkide guztiak zelaian sartu ahal izango dira, sarrerako atean bazkide txartela aurkeztuta.

ZALEENTZAKO IZENA EMATEA ZABALIK (sarrerak agortu dira)

Sarrera kupo bat eskainiko da zaleentzat. Talde honentzako banaketa izen-emate ordenaren arabera ezarriko da; beraz, lehenbailehen apuntatzea gomendatzen dizugu. Eskaerak egiteko epea bihar itxiko da, 12:00etan, aurretik agortu ez badira. Talde hau sarreran bere NANa aurkeztuta sartuko da zelaira.

ZUBIETAN SARTZEKO ARAUDIA

Klubak partidara joan ahalko direla egiaztatzen dien pertsona guztiek instalakuntzetan ezarritako osasun-arauak bete beharko dituzte:

- Garaiz joan, jende-pilaketak eta sarrerako langileen lana saihesteko.

- Nahitaezkoa izango da maskarila une oro erabiltzea, eta harmailetako hainbat puntutan gel hidroalkoholikoaren hartuneak egongo dira.

- Zubietarako sarbidea z7 zelaitik, eremu horretako aparkalekua erabili ahalko da. Aparkaleku horretara erraustegirako bide berritik sartzen da.

- Harmailetara sartzean, bazkide-txartela eta bazkide bakoitzaren NANa eskatuko dira, nor den egiaztatzeko.

- Z7aren tabernako zerbitzua 15:30etan irekiko da.

- Zubietako arduradunen eta txapelen jarraibideak bete. Baldintzak betetzen ez badira, instalaziotik kanporatu ahal izango dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!