R.S. Tenis 1-4 Real Sociedad

Stick kolpea mahai gainean

Gure belar hockey taldeak 1-4 irabazi dio R.S. Tenisi Santanderren, donostiarrek hasieratik amaieraraino menderatutu dute partida eta Erreginaren Kopara sailkatzea lortu dute. Iberdrola hockey ligako 10. jardunaldia Tomas Gonzalezen eta Ivan Llorenteren taldeen arteko partida zoragarriarekin estreinatu da. Partida txuri-urdinen erasoko plan argi batekin ekin da. Lehen laurdenaren hasieran, Ainhoa Huegunek aurretik jarri ditu kanpokoak, aurkariaren defentsa lerroa gaindituta. Ivan Llorenteren jokalariek erasoan jarraitu dute etengabe, baina ezin izan dute beste golik sartu eta atsedenaldira joan dira 0-1ekoarekin.

Bigarren zatia lehenengoaren joerarekin hasi da eta lehen minutuetan erasoko jokaldiak izan dira bi taldeen aldetik. Aukera horietako batean, Federica Cartak 0-2koa sartzeko aprobetxatu du, eta donostiarrek beste une bikain bat aprobetxatu dute segidan Giuliana Ruggierik bi gol sartzeko eta 0-4koa jartzeko markagailuan. Jasotako golen ondoren, etxekoek partida iraultzeko ahaleginetan jarraitu dute, baina azken minutuetan gol bakarra sartzea lortu dute, markagailua ixteko. 4 gol alde R.S. Tenis bezalako aurkari on baten aurka, Erreginaren Kopara sailkatzea bideratu diena. A zer partida! Datorren astean Bera Berara itzuliko dira Sardinero H.C aurka jokatzeko. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!