Ostegunean Keler Espazioan "Subcampeón" liburuaren aurkezpena egingo da, "lau eskutara prestatutako lana"Ander Izagirre idazlearen eta Zuhaitz Gurrutxaga jokalari txuri-urdin oiharen artean.
‘Subcampeón’ autobiografia distiratsu, gordin eta zintzoa da, komediaren eta larritasunaren artekoa, Elgoibarko bakalao musika-tabernen eta Madrilgo diskoteka pijen artekoa, psikologoaren kontsultatik Copacabanako hondartzara jauzi egiten duena, eta Javier Clemente, Toshack edo David Bustamante bezalako pertsonaik agertzen direla. Txirrista bat bezala irakurtzen den liburua: azkarra, dibertigarria eta beldur pixka batekin.
Hitzordua ostegun honetan da, 19:30etik aurrera, Keler Espazioan. Juan Carlos Etxeberria kazetariak aurkeztuko du ekitzaldia. Sarrera librea izango da.