REAL SOCIEDAD 1-0 RCD ESPANYOL

Sufrituta, baina merezita

Vídeo

Realak beste garaipen bat lortu du RCD Espanyoli gol bakar batengatik irabazi ostean partida lehiatu batean.

Lehen zatia parekatua izan da. Hasiera ona izan dute, errematatzailerik aurkitu ez duen erdiraketa arriskutsu batekin. Eta barrutik ezin bazen urrutitik saiatu, eta horixe egin du Nereak. Area kanpotik eskuinkada bikaina lehenengoa markatzeko. Gol ederra. Kanpokok gogor estutu dute azken txanpan, eta hainbat hurbilketa arriskutsu egin dituzte, txuri-urdinen segurtasuna arriskuan jarriz, Turmoren jaurtiketa batekin oso gertu izan dute gola.

Aldageletatik igaro ostean ere ez da menderatzaile argirik izan. Txuri-urdinek bi aukera on izan dituzte, lehenengoa Amaiurren erremate baten ostean (apur bat desbideratuta joan da) eta bigarrena atezainak aldendu duen geldikako jokaldi batean. Katalanak, bestalde, arriskuarekin hurbildu dira kontraerasoetan, etxekoak gehiegi estutu gabe. Garaipena lortzeko borrokatu behar izan dugu. Azkenean, hiru puntuak Zubietan geratu dira.

Gipuzkoarrak bosgarren postuan kokatu dira neurketa honen ostean. Eta partida bat gutxiagorekin, asteazken honetan berreskuratuko dutena, Rayo Vallecano Zubietan jasoko dutenean. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, Etxezarreta, N. Mendoza, Iraia (Nuria R., min. 85), Itxaso, Maitane (L. Baños, min. 46), Barbara (Franssi, min. 59), Palacios (Nahikari, min. 70), N. Eizagirre eta Amaiur (Manu, min. 85).

RCD Espanyol: Kelsey, Turmo, Soldevila, Lomba (Sevilla, min. 70), Baudet, Nicart, Debora, Szymanowski (Julve, min. 77), Yamamoto, Vanegas eta Extremera (Verges, min. 70).

Gola: 1-0: N. Eizagirre, min. 21

Epailea: Pelaez Arnillas. Txartel horia erakutsi die kanpoko Soldevila eta Vanegasi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!