DEUSTO 1-1 REAL C

Sufritutako berdinketa

Gure hirugarren taldeak puntu bat lortu du lehen itzuliko azken partidan eta urteko lehenengoan, Deustoren aurka bana berdindu ondoren. Lehen zatia oso parekatua izan da eta bi taldeek aukera argiak izan dituzte. Etxekoek hobeto hasi dute partida, Larrayozen jaurtiketa batekin, desbideratuta joan dena, eta handik gutxira Sanchezen erremate batek langa jo eta gero. Gipuzkoarrek hobeto amaitu dute lehen zatiaeta aukera argiena izan dute Azpillagak urrundu duen Martinen penalti batekin. Martonek ere gertu izan du gola atsedenaldira iritsi baino lehen, gutxigatik kanpora joan den erremate batekin.

Bigarren zatia hasi eta berehala beste penalti bat adierazi du epaileak, baina oraingoan bizkaitarren alde. Marrero bikain egon da gola saihesteko. Eta hurrengo jokaldian, txuri-urdinek aurrea hartu dute markagailuan Kortajarenaren golari esker, ezkerretik jarritako erdiraketa bat errematatu duenean. Gutxi iraun du pozak, Deustok, Larrayozen bidez, aurreko golaren antzeko jokaldi batekin berdindu duelako norgehiagoka. Etxekoek asko estutu dute azken txanpan, hiru puntuak eramateko merituak eginez, baina gure bigarren filialak puntu bat lortu du urte hasiera honetan. Emaitza honekin, jaitsiera postuetatik kanpo mantentzen dira. Hurrengo jardunaldian, bigarren itzulia hasiko dute Portugaleteri bisita eginez.

Fitxa teknikoa:

Deusto: Azpillga, Murgoitio, Gomez, Aguado, Fernandez, Valiente, Andikoetxea (Gaubeka, min. 85), Nuñez (Aguirre, min. 79), Baroja, Sanchez, Larrayoz (Ruiz, min. 73).

Real C: Marrero, Elosegi, González de Zarate, Cantero, Crotto, Valtierra (Karrikaburu, min. 71), Turrientes (Elizondo, min. 33), Begiristain, Martín, Kortajarena, Marton (Galarreta, min. 64).

Golak: 0-1: Kortajarena, min. 53; 1-1: Larrayoz, min. 58

Epailea: Ruiz Rabanal. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Crottori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!