Udan Realaz ez pentsatzea kostatzen bazaizu, plan on bat eskaintzen dizugu lehiaketarik gabeko bi hilabete hauetan zure txuri urdin dosi txikiaz bustitzeko. Reale Arenak irekita jarraitzen du, BStadiumek antolatutako estadioko itzuliari esker. Eta, gainera, Realeko bazkide, RS Fan edo akziodunbbazara, % 50eko deskontua izango duzu sarreran.
Nola lortzen dut deskontua?
BStadium-en webgunean erregistratu (klikatu hemen), bisitaren eguna aukeratu gaitutako daten artean, sarrera erosi eta deskontu-kode hau gehitu: BSABONADOSRSO. Sustapen horrek abuztuaren 31ra arte balioko du. Tourrera sartzean, Realeko bazkide txartela aurkeztu beharko da.
Klikatu HEMEN informazio gehiagorako
Zer ikusiko den
Bisitariak Europako estadiorik abangoardista eta modernoenetakoan sartu ahal izango du. Ordubete inguruko bisitan ezagutuko ditu auditorioa, taldearen autobusa hartzen duen parkinga, garaikur garrantzitsuenen tunela, Realarekin 500 partidatik gora jokatu duten izarren pasabidea, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta palko presidentziala. Esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du.
Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da.
Sarrerak eta prezioak
Sarrerak tourinteractivorealearena.eus webgunean jaso daitezke eta hurrengo datetarako eskuragarri daude. Reale Arena bisitatzeko leihoak gehitzen joango gara. Bost urtetik beherakoak sarrera dohainik izango dute.
Ordutegiak
Kontsultatu prestasuna egutegian (Reale Arenan partidak edo ekitaldiak jokatzeagatik aldaketak egin behar dira).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin