Real Unión Club 0-1 Sanse

Talde garaipena

Vídeo

Sansek 0-1 irabazi dio Irungo Real Union Clubari partida handi batean, 90 minutuen gehienean nagusi izan delarik.

Derbia moxalen joko zuzenarekin hasi da. Neurketako lehen minutuetan nagusi izan dira eta aukerak sortzen hasi dira. 10. minutuan Magunazelaiak area kanpoan jaso du eta ezkerkada bati esker zurtoin ondoan jarri du baloia Sanse aurretik jartzeko. Nolako gol bolada daraman eibartarrak! Honek ere falta bat jaurti du ia zelai erdiaren ertzean, ia golean amaitzen dena. Etxekoek ez diote golari erantzun 25. minutura arte, irundarren barnekaldi batean  Santosek ate barrura jaurti du, baina Marreroren geldiketari esker baloiak kornerrean amaitu du. Lehen zatiaren amaieran, Martonek ondo presionatu du aurkarien atezaina eta ia baloia kentzea lortu du, baina aukera urrundu dute. Eta etxekoen baloi-jabetza batekin amaitu da lehen zatia.

Bigarren zatian berdintasun handia izan dute bi taldeek. Lehen minutuetan aukerak sortzen saiatu dira, baina talde bakar bat ere ez da arriskuz iritsi aurkariaren areara. Txuri-urdinek 60. minututik aurrera hartu dute partidaren jabetza, eta talde joko bikaina planteatu dute kontrako zelaian. Martonek ekarpen handia egin du baloiak jaitsiz eta Kortajarena edo Magunazelaia bezalako erdilariei aurkariaren eremuan barneratzeko aukera eman die. 60. minutuan Sergio Franciscok aldaketak egin ditu eta kontraerasoan atera nahi izan du, Dadie eta Lespinasse jokalarien abiadura handia aprobetxatuz. Etxekoak kontrako atera iristen saiatu dira partidaren azken zatian, baina txuri-urdinen defentsak, Marrerorekin buru, aurkarien aukerak saihestu dituzte. 80. minutuan, donostiarrek ondo lotu dituzte paseak baloia Garridori hel dakion. Honek atera egin du tiro, baina bertako defentsak blokeatu egin du. Eta partida amaierara iritsi da etxekoen korner batekin.

Hiru puntu derbi gipuzkoar batean eta gal bezalako oso zelai zailean. A zer nolako garaipena! Hiru puntu hauekin, jokatzeko partida batzuk faltan, play-off postuetan jarri dira momentuz. Hau da bidea! Datorren astean Zubietara itzuliko dira Atletico Balearesen aurka jokatzeko. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Real Unión Club: Irazusta, Parada (Kijera, 69. min.), Jaso, Montoro, Pérez (Seguín, 69. min.), Santos (Capelete, 76. min.), J. Aguirre (kap.) (Luque, min. 74), Berobide, Nacho, Herrero eta Bravo.

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (kap.), Cantero, Gómez (Ezkurdia, 77. min.), Gorrotxategi, Magunazelaia (Garrido, 77. min). Kortajarena, Teijeira (Dadie, 60. min.), Aguirre (Lespinasse, 60. min.) eta Martón (Azkune, 88. min.).

Golak: 0-1: Magunazelaiak 10. min.

Epailea: Miguel Sesma. Etxeko Perez jokalariari eta kanpoko Gorrotxategi jokalari atera die txartela.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!