Gure hiru talde nagusiek dagoeneko ezagutzen dute 2026-27 denboraldiko liga-egutegia. Gaur arratsaldean Madrilen egindako zozketak denboraldiko partida guztiak zehaztu ditu.
Realak Santiago Bernabéun ekingo dio Ligari, abuztuaren 15-16ko asteburuan (nahiz eta Munduko Kopako finalerdietan edo finalean jokalari ugari dituzten taldeek hilaren 25ean, 26an edo 27an hasiko duten txapelketa). Etxeko lehen partida hirugarren jardunaldian jokatuko dute txuri-urdinek, RCD Espanyolen aurka. Pellegrino Matarazzoren taldeak, berriz, maiatzaren 29-30eko asteburuan amaituko du denboraldia, Villarreal CF taldearen aurka Anoetan.
Neskak, Zubietan DUX Logroñoren aurka
Arturo Ruizen taldeak etxean hasiko du Liga. Abuztuaren 29-30eko asteburuan DUX Logroño izango dute aurkari Zubietan. Denboraldiari amaiera, berriz, maiatzaren 22-23ko asteburuan emango diote, Sevilla FC taldearen zelaian.
Sansek CD Castellón hartuko du
Sansek etxean ekingo dio txapelketari, abuztuaren 15-16ko asteburuan CD Castellón hartuta. Jon Ansotegiren taldeak, aldiz, Butarquen amaituko du denboraldia, CD Leganésen aurka, ekainaren 5-6ko asteburuan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin