David Silva Realera iritsiko da bere futbola, talentua eta esperientzia eskaintzeko. Arguineguingo jokalariak (34 urte) uda honetan bukatu du Manchester Cityn egin duen ibilbidea. Valentziaren harrobian hezia, David Silvak, Eibarren Bigarren Mailan urtebetez utzita egon ondoren, Lehen Mailan debuta egin zuen Celta de Vigon, non utzita jokatu zuen denboraldi bat. Ondoren, lau urte Valentzian eta hamar denboraldi Manchester Cityn zenbaki harrigarriak lortuz. 119 partida che taldean 31 gol sartuta, eta 303 partida eta 77 gol eginda Ingalaterrako taldean. Bere palmaresa harrigarria da. Munduko Txapelketa eta bi Eurokopa espainiar selekzioarekin, lau Premier League, bi Fa Cup, hiru Community Shield eta Ligako bost Kopa Cityrekin eta Errege Kopa bat Valenciarekin.
Luxua da horrelako mailako jokalari bat izatea. Erasoarentzat errefortzu zoragarria da Kanarietako futbolariaren fitxaketa. Egun zoriontsuak izango ditugu berarekin. Ongi etorri, David.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin