Infantil kategoriako hemerzortzi jokalarik azken asteetan Realeko bi teknikoekin lan egiteko aukera izan dute Zestoako Iraeta futbol zelaian. Jokalari hauek ondorengo klubetakoak dira: Amaikak Bat, Anaitasuna, Lagun Onak, Mutriku, Urola, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako. Futbolari gazte hauek, ilusio handiz, lan egin dute Garbiñe Etxeberria eta Javi Garmendia, Realeko emakumezkoen taldeko bi teknikoekin. Ekimen hau denboraldi honetan zehar Gipuzkoako udalerri desberdinetan egingo da. Helburua Realaren metodologia gertutik ezagutzea da.