REAL SOCIEDAD 0-0 CÁDIZ CF

Trabatuta

Vídeo

Realak puntu batekin konformatu behar izan du gaur gauean Reale Arenan jokatutako partidan. Ez da fin ibili Cadizen aurka eta emaitza txarreko dinamika batean trabatuta jarraitzen du.

Garaipenaren bidea berreskuratzeko asmoz atera da Reala zelaira, baina ez da oso bikain aritu lehen berrogeita bost minutuetan. Ez da abaguneak izan dituen partida izan, nahiz eta txuri-urdinek eraman duten norgehiagokaren pisua. Aukerarik onena atsedenaldiaren atarian iritsi da. Kubok baloi bat lapurtu eta Oyarzabali eman dio eta, asmo onez, pasatzen utzi dio Carlos Fernandezi, atzelariari egindako engainuzko beste jokaldi baten osteanConanen aurrean geratu da, pixka bat behartuta eta eskuinarekin, baina baloia gutxigatik kanpora bidali du. Jokaldi ederra izan da, golean bukatzea merezi zuena. Realak asko estutu du luzapenean, baina asmatu gabe.

Reala martxa bat gehiagorekin atera da bigarren zatian eta Cadiz bere arean sartuta egon da, baina ez du asmatu azken metroetan. Andaluziarrek, kontraeraso batean, izua jarri dute txuri-urdinen gorputzean, eta Rogerrek, Remiro gainditu ondoren, baloia egurrera bidali du. Donostiarren baloiaren zirkulazioa ez da beste batzuetan bezain arina izan, eta kosta egin da Conan gainditzea.

Denboraldi batean zehar talde guztiek pairatzen duten ohiko hilabete txarra osatzen duen berdinketa. Orain Erromako partidari aurre egin eta taldearen aurpegia aldatu behar da. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Sola, min.81), Zubeldia, Le Normand, Rico, Zubimendi, Merino, Brais Méndez (Silva, min.61), Oyarzabal (kap.) (Cho, min.81), Take eta Carlos Fdez.(Sorloth, min.61)

Cádiz CF: Conan, Espino, Luis Hernández, Fali (Meré, min.88), Espino, Escalante, San Emeterio (Guardiola, min.62), Álex (kap.) (Alcaraz, min.62), Bongonda (Alejo, min.62), Sobrino eta Roger (Ramos, min.78).

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia erakutsi dio kanpoko San Emeteriori.

Asistentzia: 28.733 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!