REAL SOCIEDAD 1-3 VILLARREAL CF

Trabatuta

Vídeo

Realak porrota jasan du Reale Arenan. Gaur gauean, laster okertu den partida batean, bat eta hiru galdu du Villarrealen aurka, Kopako finalerako txartela jokatu aurretik.

Norgehiagoka txuri-urdinen aukera argiarekin hasi da, Braisek buruz errematatutako baloi batean. Kanpokoen atzelariek goleko marrapean atera dute baloia. Handik gutxira, korner batean, Comesañak aurretik jarri du bere taldea buruz errematatu ostean. Donostiarrek gola egiteko beste aukera on bat izan dute, baina Morenok Traoreren errematea eragotzi du Galanen erdiraketa eder baten ondoren.

Bigarren zatiak hasierarik txarrena izan du; izan ere, defentsan egindako akats batean, Comesañak berriro gola sartu du, kanpokoek abantaila bikoiztuz. Imanolen mutilak saiatu dira, baina ez dute aldea murriztu amaierara arte, Merinok Jorgensen gainditu baitu abagune hirukoitz batean. Azken jokaldian, Sorlothek bat eta hirukoa sartu du kontraeraso batean.

Beste porrot bat etxean astearteko hitzordurako guztion babesa beharko duen talde batentzat. Asko dago jokoan eta Reale Arenako indarra nabaritu behar da. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traoré (Aramburu, min.46), Le Normand (kap), Pacheco, Javi Galán, Zubimendi, Brais Méndez (Merino, min.64), Zakharyan (Becker, min.72), Barrene (Olasagasti, min.7), Take eta André Silva (Sadiq, min.64).

Villarreal CF: Jorgensen, Mosquera, Albiol (kap), Bailly, Moreno, Coquelin (Capoué, min.84), Comesaña (Parejo, min.70), Ilias (Cuenca, min.70), Baena (Morales, min.84), Guedes eta Gerard (Sorloth, min.79).

Golak: 0-1: Comesaña, min.17. 0-2: Comesaña, min.47. 1-2: Merino, min.86. 1-3: Sorloth, min.95.

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia erakutsi die etxeko Le Normand, André Silva eta Zakharyani eta kanpoko Jorgensen, Mosquera, Albiol eta Cuencari.

Asistentzia: 30.609 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!