Markel Quintano

Txapelduna errekorrarekin

Realeko atletismoko eskolak urrezko domina lortu zuen 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. Markel Quintanok lehen postua lortu zuen asteburu honetan Sabadellen jauzi hirukoitzeko proban. Marka 13,80 metrokoa izan zen, Euskadiko 16 urtez azpiko errekorra hamaika zentimetrotan gaindituz. Gainera, txuri-urdinak laugarren postua lortu zuen luzera jauzian 6,21 metroko jauziarekin. Brontzezko domina zentimetro batera gelditu zen.

Bestalde, Oihan Trecetek 60 metroko proban parte hartu zuen. Marka 7.56 segundukoa izan zen eta seigarren postuan amaitu zuen. Eitza Arriaranek gutxieneko marka egin zuen Espainiako Txapelketan parte hartzeko. 60 metroko hesi-lasterketan parte hartu zuen 9.47 segunduko marka lortuz finalerdietan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!