ASTEBURUA

Txapelketak harrobiarentzat

Asteburu berri bat dator harrobiarentzat. Infantil eta alebin taldeek txapelketa politak izango dituzte kurtsoaren amaiera honetan.

Infantilak Cerdanyola Cup jokatuko du. Kataluniako herri horretan txuri-urdinez gain Deportivo de La Coruña, Levante, Osasuna, Celta de Vigo, Huesca, Valencia edo Villarreal bezalako taldeek hartuko dute parte. 

Klub konbenituetako jokalariez osaturiko Infantil Txiki talde batek Frantziako Rodez hirian Tournoi International U13 Onet le Chateau txapelketa ospetsua jokatuko du. Girondins, Brest, Toulouse, Stade Rennais, Olympique Marseille, Montpellier, Bastia edo Real Valladolid arituko dira.

Azkenik, alebin mailako hiru taldek Carballo, Valvanera eta Usansoloko txapelketak jokatuko dituzte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!