Martxoaren 12ko derbirako (12:00), Anoetako txarteldegia bihar ostiralean, 16:00tik 19:00tara, larunbatean 10:00etatik 13:00tara eta 16:00tatik 19:00tara eta igandean, partida egunean, 10:00etatik aurrera zabalduko da. Online salmenta, lehen egunetan gure abonatuentzat esklusiboa izan zena, igandeko 10ak arte egongo da zabalik. Sarreren prezioa 40 eta 90 euro bitartekoa da.
