Realak Felipe del Valle Udal Estadioan jokatuko du larunbat honetan Real Betis Feminas taldearen aurka. Asteazkenean Erreginaren Kopatik kanpo geratu ostean azken minutuan jasandako gol baten ondorioz, txuri-urdinek txipa aldatu beharko dute berriro denboraldiko azken zati honi aurre egiteko. Zortzi partida geratzen dira aurretik eta donostiarrak laugarren postuan kokatuta daude momentuz, Championseko postuetara iristeko borrokan. Aurkaria, bestalde, jaitsiera postuetan dago, salbaziotik puntu bakarrera, eta euren zelaian indartsu egiten saiatuko dira, mailari beste urtebetez eusteko. Garaipen berri baten bila Zubietatik urrun, hiru jarraian batu eta gero. Partida Movistar Vamos katearen bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Aurrera Reala!
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin