Txuri-urdin asko Gipuzkoako Urpeko Argazki Txapelketan

Realeko urpeko saileko zazpi bikotek parte hartu zuten Jaizkibeleko uretan ospatu zen Gipuzkoako Urpeko Argazki Txapelketan. Proba hau uztailaren 25ean jokatuko den Euskadiko Txapelketarako sailkatzeko balio zuen.Tenperatura bikainarekin espezialitate honetan aritzeko, Felix Aguado eta Teresa Santos Gipuzkoako txapeldun berriak bilakatu ziren lortutako 200 puntuei esker. Horretaz gain, Sergio Rodriguez eta Iñigo Secok hirugarren postua eskuratu zuten 174,36 puntuekin, eta seigarren lekua Michel Ranero zein Marco Tenesentzat izan zen. Modu honetan, Aguado, Rodriguez eta Ranero berriz ere Jaizkibelen ospatuko den Euskadiko Txapelkerako sailkatu ziren.Aipatzekoa da Aguadok, 75 segundoetako urperatzetan, hiru sari gehiago lortu zituela: modelo hoberena, arrainaren lehen planoa eta moluskua (makro selektiboa).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!