Marta Cardona hegaleko jokalariak, uda honetan Realarekin bere harremana amaitzen zuenak, bere kontratua berritu du klub txuri-urdinarekin. Jokalariak urte bat gehiago berritu du bere kontratua, 2020. urtera arte. Real Sociedad TV-ren kameren eskutik bere poztasuna partekatu nahi izan du zale guztiekin.