Gustatuko zitzaiguna ez bezala, Realeko zaleak hainbat modutan egon ziren Kopako finalean. Zuzeneko 'Ikusi Gurekin' berezia gure jendearengandik gertuago sentitzeko tresnetako bat izan zen.
Horren erakusgarri dira streaming bidezko emanaldian bidali zizkiguten 400 argazkiak, pantailan agertzen ari zirenak. Gure zaleek urdinez eta zuriz margotu zuten saioa, sare sozialetatik edo horretarako prestatutako Gurekin whatsappetik.
Dastatzeko menuaren zozketa NH Aranzazun
Programara argazki txuri urdin bat bidali ziguten guztien artean, gaur zozketa bat egin da Kukuarri jatetxean dastatzeko menu baten irabazlea aukeratzeko, Donostiako NH Aranzazu hotelean.
Saria Iker González Murok, Donostiako bazkidea dena, irabazi du. Bere semea Markel eta bere lagun Manex agertzen diren irudi eder hau bidali zigun. Zorionak sariagatik eta eskerrik asko bai #TxuriUrdinakMundutik guztiei bai NH Hoteles-i.
Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf
Irabazlearen argazkia
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin