12 zenbakiko jokalaria

Uholdeen aurka babestutako leialtasuna

Vídeo

Joan zen ostiralean euri jasa izugarriak izan ziren Gipuzkoan egun osoan zehar eta, horri guztiari aurre eginda, Reale Arenako harmailek itxura polita izan zuten gauean. Meritu handia dute Realeko zaleek, izan ere, pilaka joaten baitira partida bakoitzera, batzuetan baldintzek laguntzen ez badiete ere. Eta horixe gertatu zen aste bukaeran, euri jasak zirela eta.

Eguraldia dela, egunagatik eta ordutegiagatik dela, edo garraioarengatik dela, gure bazkideek ahalegin goraipagarria egiten dute ahalik eta norgehiagoka gehienetara joateko. Lerro hauen bitartez gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu txuri-urdin zalegoari, leialak izateagatik eta hainbeste maite duten Reala zuzenean animatzeko egiten duten ahaleginagatik.

Lepokoa eta bandera “12 zenbakiko jokalariarentzat”.

Zailtasunak zailtasun, mordo bat dira partida guztiak ikustera joatea lortzen duten bazkideak. Izan ere, 18-19 denboraldian 4000 izan ziren Liga eta Kopako partida guztietara (%100) joan ziren bazkideak, eta 17-18 denboraldian 1800. Gorakada nabarmena, beraz.

Leialtasun hori eskertzeko asmoz, aurreko astearen erdialdean klubak mezu elektronikoa bidali zien bazkide horiei, “12 zenbakiko jokalaria” zirenez, lepokoa edo bandera bat jaso zezaketela adierazteko. Bideoan ikus daitekeenez, horietako asko izan ziren joan zen ostiralean opariak jaso zituztenak, oraindik jaso ez dituzten zenbait bazkide badira ere.

Aipatu mezu elektronikoa jaso baduzu eta oraindik lepokoa edo bandera (bietako bat jaso ahal izango duzu) jasotzerik izan ez baduzu, adierazi nahi dizugu luzatu egin dugula epea. Horrenbestez, zure bazkide txartela aurkeztuta, Reale Arenako dendan jaso ahal izango duzu zure oparia, gaur hasi eta azaroaren 16ra bitartean (etenik gabeko ordutegia: goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!