Saber y Empatar, Korner Festibalak antolatutako ekitaldia, saioaren hitzaldi dibertigarrira hurbiltzeko aukera izan zutenek une atsegin bat igaro zuten, Reale Arenan zehar egindako bisita eta mokadutxo goxo batez lagunduta. Miguel Gutierrez, Antonio Pacheco eta Carlos Marañon, podcastaren sortzaileak eta “graziarik gabeko barregarri” gisa definitu zirenak, Ander Izagirre gonbidatu bereziarekin batera, Realaren historian zehar bidaiatu zuten, umorea ekitaldiko ardatz zela.
Txuri-urdin klubeko mito gustukoenari buruz hitz egin zuten, baita taldearen arerio nagusienez ere. Baina ez hori bakarrik, publikoaren artean algarak eragin zituzten hainbat pasadizo xelebre aipatuz. Entzuleek ere parte hartzeko aukera izan zuten. Besteak beste, Zuhaitz Gurrutxaga jokalari ohia bertan izan zen eta zuzenean iragarri zuen Ander Izagirrerekin liburu bat idazten ari dela.
Txaloak nagusi izan ziren, hizlarien arteko txantxa ugariek ez baitzuten inor axolagabe utzi. Gerturatu zirenek denbora luzez ahaztuko ez duten topaketa.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin