COSTA ADEJE TENERIFE 0-1 REAL SOCIEDAD

Unerik onenean

Vídeo

Realak 0-1 irabazi dio Costa Adeje Teneriferi gaur goizean. Donostiarrak hobeto aritu dira oraingoan, aste askotan asmatu gabe egon ondoren, eta garaipena lortu dute azkenean. Eta, gainera, unerik onenean egin dute, Kopako final historikoaren aurretik.

Lehen zatia oso parekatua egon da eta bi taldeentzat abaguneak izan dira. Lehenengoa Babajidek izan du tenerifetarrentzat, langa gainetik joan den erremate batekin. Txuri-urdinen erantzuna Amaiurren bitartez iritsi da Aline Reisek harrapatu duen eskuinkada batekin. Mondayk oso gertu izan du etxekoen gola, Babajideren erdiraketa baten ondoren; aurrelariak, atezainaren aurrean bakarrik zegoelarik, ez du modu garbian errematatzea lortu. Monday berriz ere gola sartzeko zorian egon da, zutoin ondotik kanpora joan den erremate akrobatiko batekin. Kanpokoen artean onena lehen zatiko azken txanpan iritsi da, Jensenen buruz burukoari esker; atezainak, hori bat, gola saihestea lortu du.

Bigarren zatia ezin hobeto hasi da: Jensenen jaurtiketa etxekoen atezainak urrundu du, aldaratzea Ceciliak hartu eta atzean utzi du, Nereak, penalti puntutik, baloia gurutzatzeko eta sare barrura bidaltzeko. Gol bikaina. Tenerifetarrak berdinketa eskuratzeko zorian izan dira oso gutxigatik kanpora joan den Babajideren erremate gurutzatu batekin. Etxekoek estutu egin dute azken txanpan, baina txuri-urdinek arrisku handiagoa sortu dute; Franssi, jaurtiketa indartsu batekin, garaipena bideratzear izan da, baina Alinek eragotzi egin du. Azkena Morenok izan du, gutxigatik alde egin duen ezkerkada batekin.

Sufritutako garaipena, baina merezitakoa irabaztea tokatzen zitzaion Realarentzat. Eta, gainera, unerik onenean, Erreginaren Kopako finaletik sei egunera. Hitzordua, datorren larunbatean La Romaredan. Historia egin nahi dugu. We are Real!

Fitxa teknikoa:

Costa Adeje Tenerife: Aline Reis, Aleksandra, Estella, Patri Gavira, Pisco (kap.), Moreno, Pavlovic (A. Marrero, min. 72), Monday G., Sandra (Mari Jose, min. 57), Babajide (Koko Ange, min. 66) eta Blom (Birgül, min. 72).

Real Sociedad: Lete, Emma, Apari, Vanegas (Etxezarreta, min. 46), Bernabe (Izarne, min. 46), I. Arnaiz, Lorena (Viles, min. 82), Franssi, N. Eizagirre (kap.), Amaiur (Cecilia, min. 46) eta Jensen (Jacqueline, min. 63).

Gola: 0-1: N. Eizagirre, min. 47.

Epailea: Espinosa Rios. Txartel horia erakutsi die kanpoko Jensen eta Vilesi. Txartel gorria atera dio kanpoko Natalia Arroyo entrenatzaileari (min. 93).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!