Aurreko igandea egun berezia izan zen Realeko Urpeko Sailarentzat eta hamaika gaztetxorentzat. Donostia Ospital Unibertsitarioan ingresaturik egon diren umeek, azken urteetan ospatu den Txikizikloko erredakzio, marrazki eta argazki konkurtsoa irabazi dutenek sari berezi batekin gozatu zuten, Urpeko Igeriko Bataioa. Bi ordu bitartez Bidebietako polikiroldegian izan ziren gure sailak antolatutako ekintzan. Gazteak Jesuitinas eta santa Teresako ikasleak ziren.
Behin bataioa amaituta, diploma eta sari banaketa egin zen. Borja Inza eta Jesus Castillo, Urpeko Sailaren presidente eta idazkariak, hurrenez hurren, hartu zuten parte.